XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nobela bat idazteko prozesuaDuda izpirik gabe, originaltasun handiko idazlea izango zara, eta zure ideia zoragarriak adierazteko nobela bat idazteko irrikitzen egongo zara.
Baina saiatu zaren bakoitzean ziurraski arazo berberarekin topo egingo zenuen, hau da, bizitza erdia
Beno, hona hemen zure gustukoa izatea espero dugun ideia bat: Oraintxe bertan zuk nahi adina kapitulu izango duen nobela bat idaztea.
Horretarako, ezinbestekoa da pausu hauei zuzenean atxekitzea:
1. Lehenbizi zailtasun handirik ez duen argumentua asmatu.
2. Oinarrizko ideia garatuta duzunean, bana ezazu kapitulutan.
3. Kapitulu bakoitzean ezin duzu bost lerro baino gehiago idatzi.
4. Idatzita duzunean, patxadaz eta astiro irakur ezazu, zerbait aldatu, kendu edo gehitu nahi baduzu une aproposa baituzu.
Baliteke tontakeria dela pentsatzea.
Arrazoi duzu.
Baina oso dibertigarria ere badela ziurtatzen dizugu, eta bestalde, beren burua idazle handitzat dutenak ere harrituta uzten ditu.
Horrez gain, norbaiti opari bereziren bat egin nahi badiozu hona hemen aproposa:
Ondorengo adibide hau irakurtzen hasi aurretik gogoan izan zure adin berbera (gutxi gora-behera) duen norbaitek idatzitakoa dela.
Ohar zaitez kapituluen banaketaz momentu garrantzitsuenak eten eta hurrengo kapituluraino nola luzatzen dituen bertan berreskuratuz irakurlearen interesa mantendu asmoz.
Nobela hau ironia eta umorez ongi hornitutakoa duzu, baina zuk zeure kabuz asmatuko duzunez, baliteke errealistagoa, serioagoa edota bestelakoa izatea.
Daukagun espazioa nahikoa urria denez kapitulu bakoitzari orrialde bana eskaini beharrean markoetan sartu ditugu.